2015(e)ko abe. 15(a)

ARTEFAKTOA

Modaren eragina gizartean

L.U.M.A.S taldeak, modaren eragina zenbaterainokoa den gizartean ikusi nahi izan dugu artefakto honen bidez. 

Gaia landu dugun einean, konturatu gara gure inguruan dauzkagun arazo asko honekin zerikusia dutela; izan ere, gazteengan batez ere eragin asko dauka itxurak eta besteen iritziak, eta honek zenbait gaixotasunera eraman ditzazke gatzean (anorexia, bulimia,...)eta bestalde, emakumeengan daukan eragin handiaz ere konturatu gara. 

Honetarako maniki bat erabili dugu,emakume baten itxurarekin. Inguruan anonimotasuna mantenduz, eta inpertsonalak diren pertsonak daude,gizartearen errepresentazio moduan. Manikia lodituz doan einea, gizartearen jokabidea aldatuz joango da, eta baztertua sentiaraziko zaio.Honek, manikiaren sentimenduetan eta bere burua ikusteko moduan izango du eragina.
Manikiaren emozioak faltsuak direla islatu nahi izan dugu maskaren bidez, poztasun eta tristura horiek seguruaski ez datozte bat berak errealitatean sentitzen duenarekin, baina ahala sentitzera behartzen zaio gizartearenpresio horrekin.

Bukaeran, hiru irudien konparazioaren ondoren, manikia desagertu eta lurrean ikusten dira beraren arropak. Honekin, gizartearen indar horrek barrutik ustu duela adierazi nahi izan dugu, presioaren indarra ikustarazteko.

Musika trasmititu nahi genuen emozioekin bat etortzeko dago, eta 5 esaldi entzuten dira bideoan zehar. Esaldia gogoetarako bultzada dira, momentuko sekuentziarekin bat datozenak eta ikusleari hausnartzera eramango dutenak. 

Espero dugu gure artefaktoa gustatzea, eta norberarik bere hausnarketa sortaraztea. Mila esker! 


Eta zuk, modaren eraginaren menpe zaudela uste duzu?

2015(e)ko aza. 20(a)

IKT-ko tailerra

IKT ikasgaiean, gure praktikaldian zehar, eskolan tailer bat egitea proposatu ziguten. Gure taldeak VOKI programa erabiltzea erabaki eta martxan jarri dugu tailerra. 

VOKI programak pertsona birtualak sortzeko aukera ematen du, eta pertsona honi norberak nahi duena esateko aukera ematen du.
Gure kasuan, programa honen bidez, gaztelaniazko idatzia lantzea eta batez ere kultura aniztasuna lantzea bultzatu dugu, era praktikoago batean lan egiteko aukera eskaintze bait du.  
Heme duzue programaren linka: VOKI programa
Nik praktikak 6 urteko haurrekin egin ditut (1.mailan) eta beraiek teknologiekin zuten ezagutza dela eta, ezin izan dut tailerra hau burutu. 
Hala ere, 3 taldekidek 2 eskolatan tailerra burutzeko gai izan dira, hemen duzue beraien esperientziaren berri ematen duen blogaren linka: 

         - kaixo Sofia!
         - Sofia eta Aitor

        - Guk egindakoa, Sofia!
        - Haurren erantzuna, Paul!
Laburpen bat eta hausnarketa bat eskeintzen dizuegu honako orrialdean: IKT tailerra
Espero dugu zuei ere interesgarria eta baliagarria iruditzea programa honen erabilera!!

SAIO TEORIKOA: URRIAK 6

Saio teorikoa zelatatu eta zelatatzaile kontzeptuez hitz egiten hasi genuen. M. Foucaultek panoptiko eta internetarekin egindako analogia bat azaldu ziguten haurretik esandako bi kontzeptuak ulertarazteko. Panoptikoa kartzela modelo bat da, non presoak zelatatuak dire, eta beraiek badakiten, baina ez dakite zein momentutan har diren zelatatuak izaten. 


Lehenengo bideoan, kontzientziatu nahi gaituzte egunero sortarazten eta konpartitzen dugun informazio kantitatearekin eta horrek dakartzan arazoak. Informazioa konpartitze hau inkonzienteki egiten dugu gure datuak ordenagailuan, mobilean,... sartzen ditugun bakoitzean. 
Gero, taldeka galdera batzuk erantzun genituen: 
-Zeintzuk dira zelatatzaileak? -Zergatik sentitzen gara zelatatuak? -Nola egin dezakegu erresistentzia?
Besteak beste Whatsapp, Facebook, Google, Gps mugikorra,... atera ziren zelatatzaile bezala; noiz konektatzen garen, gure datu,mugimendu,...-en berri eskatzen digutelako momentu oro sentitzen gara zelatatuak. Honi erresistentzia egiteko modua ez horrelako sare sozial, edo aplikazioak erabiltzea izan zen erantzun errepikatuena. 

Bigarren bideoan, sare-sozialen analisi bat egiten da. Sare sozialak mota ezberdinetako gendearengana hurbiltzen da, eta denen eskura daude. Baina, sare sozialak ez dira komunikatzeko tresna egokiak. 

Bukatzeko, hausnarketa bat egin dugu saio honen ondoren, momentu guztietan zelatatua nagoela konturatu naiz. Batez ere mugikorraren bidez, badakite non nagoen, non bizi naizen, nire kontu korrontea, emaila, ... GUZTIA dakite nitaz.
Honi irtenbidea emateko ez nuke jakingo ondo zer egin. Oso zaila iruditzen zait, oso murgildua bainago sare sozialetan batez ere, eta guztietatik kanpo geratzea zaila iruditzen zait. Poliki-poliki, konziente izaten, ahalik eta datu gutxien konpartitzen hasi beharko genukeela uste dut, eta horrela kontrolatzen eta zelatatzen gaituzten horiei datu gutxi ematealortuko dugu. 

2015(e)ko aza. 16(a)

TALDEKO ARGAZKI-ELKARRIZKETA

Lanarekin hasteko, taldekideen artean gure argazki-elkarrizketak erakutsi ditugu, eta bakoitzak lanari buruzko iritzia eman du. Hala, denen artean eztabaidatu ondoren, honako ondorioak izan dira atera ditugunak:

            Lehenik eta behin, aipatu nahi dugu ez zaigula erraza egin bizitzan konektatuak ez gauden 10 egoera edota momentu aurkitzea; izan ere, bizitzan zehar burututako ekintzak milaka dira, baina gure egunerokotasunean gauzatutakoak gutxi batzuk besterik ez. Zergatik? Haurtzaroko garaietan IKT-ak ez zeuden orain dauden beste garatuak, ez genuen mundu hori asko ezagutzen, eta ez genuen ezagutzeko beharrik ikusten. Gaur egun berriz, zaila da konektatu gabe bizi den pertsona bakar bat aurkitzea. Eta, gure nahia hori izanda ere, askotan gizarteak gu konexio horren menpe egotera eramaten gaitu, bai lan munduan, ikasketetan... eta batzuetan ez gara ohartzen, konektatua egoteak kontrol bat daramala atzetik, konektatuak gauden une oro kontrolpean bizi garela. Horrela, IKT-ak tresnatzat erabiliz, gizartea gure askatasuna mugatzen doa, eta guri kontrakoa saltzen digu. Adibidetzat ditugu twitter, facebook eta halako sare sozialak, zeinak pentsamendu eta iruzkinak islatzeko tresnatzat ditugun, “norbaitek” iritzi hauek gure kontran erabiltzen dituen arte. Gure ekintzak, mugimenduak, baita iritziak ere... mugatuak egongo dira konektatuta bizi garen mundu batean. Hau dela eta, kontu handiz ibiltzea ezinbestekoa da, pribatutasuna gordetzea.

            Bestalde, ez dugu ahaztu behar IKT eta konexio munduak abantaila ugari dakartzatela haiekin. Interesgarria da benetan ikasgelan ikasleekin hauen inguruan aritzea eta IKT-en inguruko ezagutza zabaltzea, aplikazio eta programa ezberdinak erabiliz. Hala ere, aurretik egindako hausnarketa dela eta ikusi dugu garrantzitsua dela baita ere konexio honek atzetik daramatzan arriskuen berri ematea, eta ikasleei hauek ekiditeko estrategiak erakustea. Ezagutza zabaltzea ez da IKT-en berri ematean bakarrik oinarritzen, haien erabilerak eta kontrolak ere honi lotuta doaz, eta beharrezkoa da ikasleei hau ulertaraztea.